XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elikadura. Dietaren balorazioa

Nola prestatu dieta

Dietak mota guztietako elikagaiz osaturik egon behar du, hau da, dietak osoa izan behar du. Halaber, garrantzitsua da dietak elikagai bakoitzaren kopuru egokia izatea, hau da, dietak orekatua izan behar du.

Dieta osoa eta orekatua izateko, ideia hauek izan behar ditugu kontuan: Haragia eta arraina jan behar dira; Fruta eta barazkiak jan behar dira egunero, bitamina asko dituztelako; Esnea hartu behar da egunero, kaltzio asko baitu; Ez da gozoki eta koipe gehiegirik jan behar; Zuntz ugari duten elikagaiak hartu behar dira, adibidez, barazkiak, dilistak, indaba zuriak...

Elikagaien kopurua

Pertsona bakoitzak hartu behar dugun jaki kopurua gure adinaren eta egiten dugun ariketa fisikoaren araberakoa izan behar da. Adibidez, hazten ari garenean, esne asko hartu behar dugu. Asko ibiltzen bagara, gehiago jan behar dugu, luzaroan eserita egoten bagara baino.

Bi egunetako janariak

Beheko taula honetan bi egunetan egiten diren janarien adibideak erakusten dira.

Gosaria; Bazkaria; Askaria; Afaria

1. eguna: Esnea, gailetak, madaria; Arroza tomatearekin, txahalki xerra, aiak; Mortadela ogitartekoa, zukua; Ilarrak, merlenka, banana

2. eguna: Txokolatezko gailetak; Makarroiak, oilaskoa; Gozokiak; Patata frijituak, arrautza frijituak